anana
iz. Bot. Ameriketako landarea (Ananas sativus). 70 cm-takoa, hostoak berde argiak ditu, ezpataren itxurakoak, gogorrak eta ertzetan arantzak dituztenak; loreak moreak dira eta fruitua handia, pinaburuaren antzekoa, mamitsua. Muturrean hostoek koroa antzeko bat osatzen dute. Klima lehorretan hazten da, lur pobreetan.