Anakreonte
Poeta liriko greziarra (Teos, Lidia, K.a. VI. mendearen bigarren erdia). Samoseko Polikrates eta Atenaseko Hiparko tiranoen gorteetan bizi izan zen. Haren obretatik gaur eguneraino iritsi diren zatiek ardoa, jatearen atseginak eta, batez ere, amodioa kantatzen dituzte. 1554an Henri Estiennek argitaratu zuen Anacreonteian bilduriko poema laburrak —II. mendekoak bide ziren alexandriar imitatzaileek eginak— Errenazimentuko poesia anakreontetarra delakoaren inspirazio iturri izan ziren.