anakoreta
iz. Erl. Eremutarra; leku bakartietan otoitz eta penitentziara emanik bizi den pertsona. Antzinako garaietan basamortuan bizi ziren anakoretak, mundutik eta tentaldietatik ihesi. Kristautasunean izan diren anakoretez gainera, beste erlijio batzuetan ere izan dira, hinduismoan eta budismoan batez ere.