anabas
iz. Zool. Akantopterigioen generoko arraina, abantidoen familiakoa. India eta Indotxinako arrain motak dira genero honetakoak. Ur gezatan bizi dira. Arnasa hartzeko duten aparailu bereziari esker eta hegats arantzatsuez baliatuz uretatik atera daitezke eta lurrean tarte batez ibili. Lehor aldietan egiten dute hori ur bila joateko, eta zuhaitzetara ere igo daitezke; horregatik arrain igokariak ere esaten zaie.