anabaptismo
iz. Erl. Alemaniako dotrina protestantea, Thomas Münzer-en inguruan osatu zena 1521 aldera. Ebanjelioaren irakurketa estu bati loturik, ezinbestekoa zen, anabaptisten iritziz, kristau helduek bigarren bataioa egin zezaten. Erreforma gizartean ere buru zedila eskatzen zuten. Martin Luteroren aurkari gogorrak, Laborarien Gerra piztu eta bultzatu zuten anabaptistek, baina suntsitu egin zituzten 1525ean. Bizirik iraun zutenek Münster hartu eta «Siongo erreinu» komunitarioa sortu zuten (1532-1535, Jean Leyde-koa); amore eman ondoren, ordea, izugarrizko zapalkuntza jasan behar izan zuten. Erlijioari dagokionez, mennonitak eta bautistak dira mugimendu anabaptistaren nolabaiteko ondorengoak.