Ana Boleyn
Ingalaterrako erregina (1507 - Londres, 1536). Katalina Aragoikoaren ohorezko dama zelarik, Henrike VIII.a erregeak bere emaztea utzi eta Ana Boleyn egin zuen erregina, Westminsterren ospatu zen jai handian. Ez zuen luzaroan iraun, ordea: adulterioaren salaketapean, epaileen artean bere aita zegoen epaimahai batek heriotzera kondenatu zuen; erregea biharamunean ezkondu zen Joana Seymour-ekin. Elisabeth I.aren ama.