Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

amorriar

izlag. eta iz. K.a. III. milurtekoan Amurru lurraldean (Goi Siriako Basamortua) egokitu zen herri semita nomadakoa. Mesopotamian barneraturik, amorriarrek dinastia bat eratu zuten Babilonian (K.a. 1830-K.a.1530). Dinastia horretako errege nagusiak Hammurabi eta Samsu-Iluna, haren semea, izan ziren.