Amondarain, Jose Ramon
Gipuzkoar margolaria (Donostia, 1964). Hasieran abstrakzioa landu zuen bere lanetan eta geroago pinturaren materialtasuna azaltzen saiatu zen, horretarako ekai ezberdinak erabiliz. Bere lanen artean, olioarekin modelatutako objektuak, argazki paperean eginiko marrazkiak, inpresio digitalak eta abar bat ageri dira.