amilo
iz. Kim. Balentzi bakarreko hidrokarburo erroa, C5H11 formula duena. Zenbat amilo alkohol, beste horrenbeste amilo erro daude. Isoamiloa eta hirugarren mailako amiloa dira garrantzitsuenak. v Amilo nitritoa. C5H11.O.NO. Nitrogeno lurrunak amilo alkoholean eragiten duenean lortzen da. Bihotzeko hodiak estutzen direnean, zabaltzeko erabiltzen da, behin-behineko sendagai bezala. v Amilo azetatoa. CH2.CO.O.C5H11. Udarearen antzeko usain oneko isurkaria, gozokiak eta lurrinak egiteko eta zelulosatik lortutako gaiak urtzeko erabiltzen dena.