Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Amilkar

Jeneral kartagotarra (K.a. 480an hila). Siziliarako espedizio handi baten buru, Agrigentoko Teron-i nagusitu zitzaion. Alabaina, Gelon, Sirakusako tiranoak menderatu eta hil egin zuen Himera-ko guduan (K.a. 480); ondorioz, kartagotarrek Sizilia galdu zuten.