Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

amenorrea

iz. Med. Emakumearengan, hileko isuririk ez izatea. Haurtzaroan, haurdunaldietan eta bularra ematerakoan eta menopausiaren ondoren gertatzen den gertakari fisiologikoa da. Amenorrea patologikotzat jotzen da 18 urteak pasaturik gertatzen bada, hilekorik azaltzen ez bada, alegia, eta bi ziklo baino denbora gehiago irauten bada. Patologia hau sortarazten duten arrazoiak era askotakoak izan daitezke: jatorri endokrinoa dutenak, batez ere obulutegiaren funtzionamendu gorabeherak; jatorri ginekologikoa dutenak, ernalkinen tuberkulosia eta arazoak ematutuan izaten dira gehien agertzen direnak; jatorri anitzekoak, eritasun askok baitute eragina emakumearen hileko isurian, (tuberkulosi anemia, anemia); kirurgiaren bidez emakumea antzutzearen ondorioz sortzen direnak. Zenbait hormonek ere eragozten dute odol isuria.