Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Amenhotep

(Egiptoeraz “Egin bedi Amonen borondatea”) XVIII. dinastiako lau faraoiren izena.  v  Amenhotep I.a (K.a. 1550 - 1530). Tutmosis I.aren aita, Karnakeko tenplua eraikitzen hasi zen Amonen ohoretan; hil ondoren Tebaseko nekropoliaren zaindari gisa gurtua izan zen.  v  Amenhopet II.a (K.a. 1450 - 1425). Tutmes III.aren seme eta ondorengoa. Zapalkuntza bortitzen bidez inperioa osorik zaindu zuen Mitanni-arekiko (Armenia, etab.) ituna egitera behartuz; haren hilobia 1898an Erregeen Haranean aurkitua, XVIII. dinastiako errege hipogeoen eredua da.  v  Amenhotep III.a (K.a. 1408 - 1372). Tutmes IV.aren seme eta ondorengoa. Grekoek Memnon izenaz ezagutzen zuten; bere erreinaldian Egiptoko arte klasikoa bere goren mailara iritsi zen: Luxor tenpluko zatirik ederrena eta Memnonen erraldoiak. Eguzki diskoaren (Aton) gurtzaren bultzatzailea.  v  Amenhotep IV.a. Aurrekoaren seme eta ondorengoa, Akenaton izenaz ezaguna. ik. Akenaton.