Amadís
de Gaula. Gaztelaniazko zalduneri eleberria, XVI. mendean irakurriena. Garcí Rodríguez de Montalvok zatika baizik ezagutzen ez diren testuak berrantolatu zituen XV. mendearen bukaeran. Hala moldaturiko eleberri honek edizio asko izan ditu, Zaragozan 1508an agertu zenetik aurrera. Amadís bere abentura miresgarrietan zaldunen bertuteen eredu da: bizhoztuna, adeitsua, zuzena… Cervantesek Quijote lanean gehien aipatzen duen zaldun eleberria da Amadís. Garcí Rodríguez de Montalvok berak Amadís eta Orianaren semearen bizitza eta abenturak idatzi zituen, Las Sergas de Esplandián, eleberri segida bati hasiera emanez. v Eleberri honen prosa zehatz ederrak eragin handia izan zuen gaztelaniazko kontaeran, Cervantes barne. Ondoko imitatzaile ugariren saio arruntek genero honen omena galarazi zuten, eta Cervantesen kritika eta parodia ezagunari bide eman zion.