Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Amado

, Jorge. Brasildar idazlea (Pirangi, Bahia, 1912). Zuzenbidean graduatua, diputatua, kartzelan sartu zuten bere ideia aurrerakoiengatik, eta Frantzia eta Txekoslovakian egon zen erbesteraturik (1948-1952). Lehen eleberrietan langileen bizi baldintza gogorrak deskribatzen ditu. Romances de Bahía (Bahiako eleberriak) sailaren barne aurkitzen dira: O pais do carnaval (1931), Cacau (1933), Jubiabá (1935) eta Capitães de areia (1937). 1943an Terras do sem fim eleberria argitaratu zuen. Azken lanetan elementu fantastiko eta erotikoak alderdi sozialekin nahasten dira: Dona Flor e os seus dos maridos (1966), Tieta do Agreste (1977), Tocaïa grande (1985). Amadoren eleberri eta kontakizun batzuk zinema eta telebistara aldaturik daude. 1997. urtean bere Jubiabá euskaraturik agertu zen (Valentin Olaetxearen itzulpena).