(Gr.Alkestis) Mit. Peleasen alaba eta Admetoren emazte eder eta bertutetsua. Heriotza onartu zuen senarra salbatzearren, baina Heraklesek Ifernuetatik atera zuen. Ezkontideen arteko maitasunaren sinboloa den Alzesteren elezaharrak Euripides inspiratu zuen.