Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

altzairu

iz. Karbono eta burdinazko nahastura.  v  Arragoan egindako altzairua. Aleazioko elementuek bat egiten dutenean sortzen da. Arragoazko labeetan lantzen da.  v  Altzairu berezia. Altzairu arruntak dituen osagaiez gain, zenbait elementu gehigarri dituena.  v  Altzairu gordina. % 2,2 karbonoz osatua, burdin meatik zuzenean ateratzen dena; labe elektrikoetan lantzen da.  v  Altzairu arrunta. Karbonoarekin egina, aleazioan arruntak diren elementuak besterik ez dauzkana, eta horiek ere proportzio txikietan.        
 v  Historia. XIX. mendearen hasiera bitartean altzairuaren produkzioa urria izan zen, egur ikatza erabiltzen baitzen ordura arte. Aleazioen eta altzairu berezien produkzioa ez zen garatu Lehen Mundu Gerra bukatu arte. Produkzio gune garrantzitsuenak burdinaren eta altzairuaren fundizioetatik gertu daude kokatuak. Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna zena dira produkzio handiena dutenak, atzetik Japonia, Alemania eta Txina. Siderurgiazko industria kostaldean kokatzen da gehienetan. Aipagarriak dira Bizkaiko Labe Garaiak.