Altzai-Altzabeheti-Zunharreta
Zuberoako udalerria, Atharratze-Sorholüzeko kantonamenduan. Mugak: iparraldean Gamere-Zihiga eta Altzürüku, ekialdean Aloze-Ziboze-Omizegaine eta Lexantzü-Zünharre, hegoaldean Lakarri-Arhare-Sarrikotagaine eta Lexantzü-Zünharre, eta mendebaldean Mendikota. 34,40 km2. 1999ko erroldaren arabera, 256 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago. Altzai, Altzabeheti eta Zunharreta herriguneek osaturik dago udalerria (altzaiarrak; altzabehetiarrak; zunharretarrak). Euskara zuberera; euskaldunak % 48. Ekonomia jarduera nekazaritza eta abeltzaintzan oinarritua da.
- altxor
- Altza
- Altzabeheti
- Altzaga
- Altzai
- Altzai-Altzabeheti-Zunharreta
- altzairatu, altzaira, altzairatzen
- altzairatze
- altzairu
- altzairugintza
- altzairuztatu, altzairuzta, altzairuztatzen