Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Altai

(Mongolieraz «urreztatua»). Asiako erdialdeko mendialdea, Sobietar Batasuna izana (Siberia, Kazakhstan), Mongolia eta Txina (Hsin-Txiang-Uighur) arteko mugan. Lau kate bereiz daitezke Altai mendialdean: mendebaldean, Hego Altai, Irtych eta Bukhtarma banatzen dituena; ipar-mendebaldean, Erdialdeko Altai; ipar-ekialdean, Ekialdeko Altai, Obi eta Ienissei ibai arroak banatzen dituena eta, hego-ekialdean, Altai mongoliarra, Mongolian hedatu eta Gobi basamorturaino heltzen dena.  v  Altai mendialdearen zatirik handiena Sobietar Batasuna izaneko Gorno-Altai lurralde autonomoan (hiriburua: Gorno-Altaisk), Tuva errepublikan eta Khakass lurralde autonomoan (hiriburua: Abakan) dago.  v  Altai lurraldea. Asia erdialdeko lurralde hau Kazakhstan eta Gorno-Altairen iparraldean dago, Altai mendialde ondoan. Obi ibaiak zeharkatua, 261.700 km2 eta 2.701.000 biztanle ditu. Hiriburua: Barnaul.