Alsazia-Lorrena
1871. urtean, Alemaniako Inperioak Frantziaren mende zeuden Alsazia eta Lorrena lurralde germaniarrak eskuratu zituen (Reichland Elsass-Lothringen). Frantziako departamendu hauek osatzen zuten: Bas-Rhin, Haut-Rhin (Belfort izan ezik), Moselle (Briey arroa salbu) eta Meurthe antzinako departamenduko zati bat (Château-Salins eta Sarreburg). Lurralde germaniarrak izanagatik, Alemania bihurtzearen aurkako jarrerak garrantzizkoak izan dira betidanik Alsazia-Lorrenan. Lehen Mundu Gerra bukatu ondoren, Alsazia-Lorrena berriz ere Frantziaren eskuetara igaro zen (1918). 1940. urtean berriz ere hartu zuten alemaniarrek Alsazia, bertako herrialde bihurtuz. Frantziak 1945ean berreskuratu zituen Alsazia eta Lorrena.
- alpiste
- alpore
- alproja
- Alquié, Ferdinand
- Alsazia
- Alsazia-Lorrena
- Alsina, Carlos Roqué
- alsine
- alsistu
- alta
- Altabizkar