ale
iz. Sin. bihi, garau. Gariaren eta kideko landareen hazia. Gari alea, arto- alea. ik. artale. || (Multzokari gisa). Alea bildu, gorde. || (Antzeko hazia duten landareena). Babarrun alea. Kafe alea. || Gipuzkoako lurraldeetan, laboreei ematen zaien izena. || Hainbat gauzaren zati xehe biribil antzekoa. Hondar alea. Errosario alea. || Hed. Liburu, aldizkari baten aldaki bakoitza. Aldizkariei buruz, zenbaki bakoitza ere adieraz dezake. || Herr. Hitz elkarketaren bigarren osagai gisa, lehen osagaia neurriz gainekoa dela adierazteko. Horixe da mutil alea! Edaten hasi eta egundoko alea harrapatu zuen: egundoko mozkorraldia. || (Txarrera hartuta). Hori bai ale ederra, zure anaia! || Ezta alerik ere: ezta fitsik ere, ezer ez. Lau ale besterik ez: oso gutxi.