Aldrich, Robert
Zine zuzendari iparramerikarra (Cranston, Rhode Island, 1918 - Los Angeles, 1983). Indar handiko zenbait obraren egilea: Veracruz (1954), western filmea, heroien omenaldia; Bronco Apache (1954) indiarren aldeko saioa. The big knife (1955), Hollywooden kritika bortitza, eta Attack (1956), filme antimilitarista, dira haren lan interesgarrienak. Gero, indarkeria gaitzat harturik balio gutxiagoko lanak egin zituen: What ever happened to Baby Jane (Zer gertatu zitzaion Baby Janeri?, 1963); Hush… hush sweet Charlotte (1965); The legend of Lilah Clare (1968); The Congest yard (1974); The hustle (1975); The frisco kid (1979) eta … all the marbles (1981).
- aldor
- aldosa
- aldra
- aldrebes
- aldrebeskeria
- Aldrich, Robert
- Aldude
- Les Aldudes
- aldundi
- aldundi
- ale