aldatu, alda, aldatzen
da-du ad. Zerbaiten edo norbaiten ordez kideko bat jarri edo hartu. Izena aldatu du. || (Jantziei buruz, testuinguruak bestelakorik adierazten ez badu): soinean eramaten dena kendu eta beste bat jarri. Egunero aldatzen da (arropaz). Ohea aldatu: aldagarri garbiak jarri. || Zerbait zerbaiten truke aldatu. ik. trukatu. || du ad. Desberdin bilakarazi (osagarri abstraktua). Ezkontzeak ohiturak aldatu dizkio. Nik neuk asko aldatu dut (azken urteotan, ene iritzietan…) || da ad. Desberdin bilakatu, aldakuntza bat jasan. Hizkuntza bera aldatuz joan zaigu. || (Atmosfera gertakariei buruz). du ad. Haizea aldatu du. || -(e)ra aldatu. a) du ad. Beste tokiren batetik -(e)ra eraman edo ekarri. Lantegia Eibartik Gasteiza aldatu zuten. || Beste nonbaiteko izkribu zati, perpaus… bati buruz, idazketaren ildoan tartekatu. Ebanjeliotik aldatutako esaldiak. || Itzuli. Euskarara aldatu. Zilarretik urrera aldatu. || Bihurtu. Jainkoagana aldatu. || b) da ad. Beste tokiren batetik -e(ra) joan edo etorri, bertan gelditzeko. Ondoko etxera aldatu ginen. || -(e)z aldatu. du ad. (Zerbait) tokiz, lekuz aldatu: beste toki batean jarri. da ad. Etxez, bizilekuz aldatu: beste batera joan. || du ad. (Non kasu atzizkiaz, agirian nahiz estalian). Landatu. Itsasoan arbolak aldatu: bururik ez hankarik ez duen zerbait egin.
- aldaska
- aldaskatu, aldaska, aldaskatzen
- aldaskatze
- Aldasoro, Ramón María
- aldats
- aldatu, alda, aldatzen
- Aldatz
- aldatze
- aldaxka
- aldazpi
- alde 1