Aldasoro, Ramón María
Tolosan jaio zen euskal politikaria. «Izquierda Republicana» alderdiko partaidea eta diputatua Gorteetan, Nafarroa euskal autonomiaren barnean egotearen alde agertu zen beti. Gerra garaian, Espainiako Errepublikak euskal estatutua onartzea erabaki ondoren (1936ko urriaren 1a), Aldasoro lehen Euskal Gobernuko partaide izan zen (Merkataritza eta Hornidura Kontseilaria). Frankoren armadak Bilbo hartu ondoren (1937ko uztaila), Uruguai aldera jo zuen Aldasorok. Euskal Gobernuaren eta Errepublika Espainiarraren arteko harremanez idatzi zuen, hala nola gerra zibil eta askatasunaren kontzeptuaz (1945).
- aldarte
- aldartetsu
- aldaska
- aldaskatu, aldaska, aldaskatzen
- aldaskatze
- Aldasoro, Ramón María
- aldats
- aldatu, alda, aldatzen
- Aldatz
- aldatze
- aldaxka