Alcalá Zamora, Niceto
Espainiar politikaria (Prego, 1877 - Buenos Aires, 1949). Gaztetandik alderdi liberal monarkikoan, Sustapenerako ministroa 1917an eta Gerrako ministroa 1922an Alfontso XIII.aren erreinaldian. 1930ean errepublikaren alde azaldu zen eta 1931ko hauteskundeen ondoren, monarkia eroririk, aginpidea bere eskuan hartu zuen batzorde errepublikarraren lehendakari izan zen. Espainiako II. Errepublikako lehen lehendakaria. 1936an Argentinara erbesteratu zen.