Alcain, Alfredo
Espainiar margolaria (Madril, 1936). Pop Art joerako margolaria. Bere garaiko gizarte espainiarraren egoera islatzen jakin du bere lanean. Hasieran zinemaren eta antzerkiaren munduarekin loturik egon zen. Bere pintura pop-aren eta errealismo kritikoaren artean dabil, eta kontsumo gizartea (Pop Arten gai nagusia) baino gehiago, Madrilgo errealitate urbanoa islatzen du. 1979-1981 bitartean, bere margolaritzako planteamenduak erabat berritu zituen. Hori oso nabaria da Cézanne petit-point pintura sortan, esate baterako, Paul Cézanneren izadi hilak petit-point-eko lanak bailiran interpretatu baitzituen, pop-aren ahalbideak brodatuaren tradiziozko baliabideekin nahasiz.