Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

albumen

iz. Bot. eta Kim. Hainbat landareren enbrioia berehala inguratzen duen fekula, haren lehen elikagaia izaten dena. ik. zuringo.  v  Arrautzak gorringoaren inguruan duen gai zuria da albumena, enbrioia elikatzen duena. Haziaren osagaietariko bat, enbrioia elikatzeko gaia gordetzen duena. Gai horren osagai kimikoaren arabera hiru eratako albumenak bereizten dira: almidoia duena (landare aledunetan), irin albumena; zelulosa duena (datiletan), hezur albumena; gai koipetsua duena (akain-belar, zekale, lihoan) olio albumena. Argazkigintzan, berniza eta eranskinak egiteko erabiltzen da, eta baita ogia eta gozokiak egiteko ere.