Alashmawi, Fawzia
Egiptoar idazlea (Alexandria). Gaztetan alde egin zuen Egiptotik, eta Genevan finkatu zen, Suitzan. Arabierako eta islamiar ikasketetako irakaslea da Genevako Unibertsitatean 1979az gero. 1983an Suitzako Unibertsitateko arabiera eta islamiar zibilizazioko doktoregoa eskuratu zuen. Al-Ashmawik hainbat ekimenetan parte hartu ohi du bere erroak eta jatorri egiptoarra defenditzearren; besteak beste, islama eta Mendebaldeko Geneva elkarteko, Suitza eta Kultura Islamiarra Elkarteko, eta Suitzako Egiptoar Elkarteko kidea da. Bere literatura lanetan ere bere jaioterriaren mirespena nabarmentzen du. Obra aipagarriak ditu, ingelesez, Emakume musulmanen estatusa (1994), Mediterraneo aldeko 7 herrialdetako historiako testu liburuen ikerketa (1996), Musulmanen ahotsa Suitzan (1997), etab.; frantsesez, berriz, Juduen rola Medinan (1971), Emakumeak Egiptoko gizarte garaikidean (1985), Fundamentalismoa islamean (1988), Testuliburuen ikerketa konparatiboa (1996); eta arabieraz, Arabiar ospetsuak: Ibn Battuta esploratzailea (1986), Atzerritarrak etxean (1995), Alexandria 60 (1996), Zazpi nesken elezaharra (1998).
- alartze
- Alas Rodríguez, Genaro
- Alas, Leopoldo
- alasa
- alasai
- Alashmawi, Fawzia
- Alaska
- alaterna
- alatsu
- alatu, ala, alatzen
- alatz