Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alain-Fournier

(Henri Fournier). Eleberrigile frantsesa (La Chapelle d’Angillon, 1886 - Les Éparges, 1914). Le Grand Meaulnes (Meaulnes Handia, 1913) izenburuko eleberri bakarrean mutil ameslari sutsu baten amodioa kontatzen du, zorion iristezinaren bila barne abentura sakona bizi duena. Gerran hil ondoren argitaratu zen haren literatura gustuez diharduen eta 1905-1914 aldia hartzen duen Correspondance (Gutunak, 1926-1928). Arrakasta handia bildu zuen Le Grand Meaulnes eleberriak eragin nabarmena izan du XX. mendeko hainbat idazlerengan.