Alain, Emile-Auguste Chartier
Filosofo eta saiogile frantsesa (Mortagne-au-Perche, 1868 - Le Vésinet, 1951). Erruanen irakaslea izan zen hasieran, eta gero Parisen (1906). Propos (1906) obrarekin ezagutarazi zuen bere burua; haren pentsamenduaren ezaugarria halako humanismo kartesiarra da. Alainentzat filosofiak jakitaterako bidea izan behar du, hots, grinen, zentzuen, irudimenaren eta bihotzaren desordenak izpirituaren bidez jabetzeko modua. Filosofi sistema sortzaile baino areago, Alainek, Sokratesen ildotik, pentsamendu maisu eta hezitzailea izan nahi zuen. Haren jarrera politikoek erradikalismo liberal eta demokratikoaren barne kokatzen dute. Zenbait obra: Système des Beaux-Arts (Arte Ederren Sistema, 1920); Éléments d’une doctrine radicale (Doktrina erradikalerako elementuak, 1925); Propos sur le Bonheur (Zorionari buruzko gogoetak, 1928); Idées (Ideiak, 1932); Les Dieux. (Jainkoak, 1947).
- alai
- Alaia, Azzedine
- alaigarri
- alaiki
- alaikiro
- Alain, Emile-Auguste Chartier
- Alain, Jehan Ariste
- Alaine, Marie-Claire
- Alain-Fournier
- alaitasun
- alaitsu