Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aki-Hito

Japoniako enperadorea (Tokio, 1933). Hirohito enperadorearen eta Nagako enperatrizaren semea da. Politika eta ekonomia ikasketak egin zituen Gakushin Unibertsitatean eta 1956. urtean graduatu zen. 1952. urtean, adin nagusitasuna iritsi zuenean, Japoniako tronurako oinordeko izendatu zuten. 1959. urtean Michiko Shodarekin ezkondu zen, Tokioko industrialari baten alabarekin. Hura izan zen Japonian erregezko bat herri xeheko kide batekin ezkondu zen lehen aldia. Bere herriko konstituzioaren aginduari jarraituz, printzea lau agintaldiz izan zen erregeorde, bere aita enperadore zela. 1989an aita hil ondoren enperadore egin zuten Tokioko jauregi inperialean eta ordutik aurrera Heisei aroa hasi zen (“aberastasuna bakean”). Enperadoreak ikerketa ugari egin ditu eta liburu asko argitaratu du arrainei buruz.