Akhiezer, Naum Illitx
Bieloerrusiar matematikaria (Cherikov, Bieloerrusia, 1901 - Kharkov, Errusia, 1980). Kieveko Institutuan egin zituen lehenengo ikasketak. 1924tik aurrera, graduatu ondoren, Kieven egon zen irakasle 1933. urtea arte. Gero Kharkoveko Unibertsitatean lan egin zuen; bertan, Kharkoveko funtzioen teoriaren eskolako kide izan zen. Kharkoveko elkarte matematikoko mahaiburu eta Ukrainako zientzietako akademiako kide ere hautatu zuten. Ekarpenik garrantzitsuenak funtzioen eta hurbilketa teorian egin zituen; haien artean, Zolotareven problemaren ebatzi zuen, Chebyshev, Zolotarev eta Markoven lana jarraituz. Theory of Approximation (Hurbilketa teoria) liburuari esker Chebyshev saria jaso zuen. 1937an, M. G. Kreinekin elkarlanean, funtzio diferentziagarri periodikoen problema ebatzi zuen, Kolmogorovek egindako lana jarraituz. Azken urteetan momentuen teoria landu zuen, eta Sergei Bernsteinekin batera polinomio multzoen osotasuna aztertu zuen. Akhiezerek 130 artikulu eta 8 liburu argitaratu zituen, haien artean garrantzi handia izan zuen Theory of Operators in Hilbert Space (Hilbert Espazioetako Eragileen Teoria) liburua. Sergei Bernstein matematikariari eta haren lanari buruz ere idatzi zuen.
- aketiren
- aketz
- Akezkoa
- Akenaton
- Akerlof, George Arthur
- Akhiezer, Naum Illitx
- akiakula
- akidura
- akiarazi, akiaraz, akiarazten
- akiarazte
- akifoliazeo