Akabako Golkoa
Itsaso Gorriko golkoa, Saudi Arabia eta Sinaiko penintsula bereizten dituena. Golkoaren iparraldeko muturra Israel eta Jordaniaren eskuetan dago. Nasser Egiptoko lehendakariak, Israelgo Elath portuarekiko komunikazioa galaraztearren, Akabako golkoa ixtea erabaki zuen (1967ko maiatza). Neurri honen ondorioz, Israel eta Arabiar herrialdeen arteko liskar giroa gerra bihurtu zen (Sei Eguneko gerra, 1967).