Ajima, Chokuyen Naonobu
Japoniar matematikaria (Tokio, 1732 - Shiba, Japonia, 1798). Masatadaren zuzendaritzapean ikasi zuen Nakanishi eskolan. Gero matematika eta astronomia ikasi zituen Seki eskolan, Yamajiren laguntzaz. Fukyu sampo liburua idatzi zuen, bere bizitzan zehar ezer argitaratu ez bazuen ere. Ajimak geometria landu zuen batez ere: integral bikoitzen bidez bolumenak kalkulatzeko metodo bat asmatu zuen eta logaritmo taulak ere osatu zituen.