Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aizkorri

Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mendilerroa. Iparraldeko isurialdean jaiotzen dira Urola eta Oria ibaiak. Hegoaldekoan, Burunda eta Zadorra. Gailurrak: Aizkorri (1.531 m), Aketegi (1.544 m), Gipuzkoako gailurrik garaiena, Aratz ekialdean eta Aloña iparraldean. Igoerak Arantzazutik, Otzaurtetik nahiz Araiatik egin ohi dira.