Aizkorbe, Faustino
Nafar margolari eta eskultorea (Olloki, 1948). 1973az geroztik etengabe aritu da munduan zehar hainbat erakusketa egiten: Iruñean, Bilboko Arte Ederretako Museoan eta Espainiako zenbait hiritan ez ezik, Alemania, Hong Kong, Tokio, Korea, Suitza, Chicago, New York, Florida eta Venezuelako zenbait aretotan ere bai. Sevillako 1992ko Expo erakusketan Itsasketako aretoan erakutsi ziren bere lanak. Horrez gainera, Iruñeko Sarasate pasealekuan, Barañaingo (Nafarroa) Rafael Alberti plazan, Gartziriainen (Nafarroa) eta Arabako Estibalitz santutegian ditu bere obrak ikusgai. Iruñeko Aurrezki Kutxa Munizipalerako muralak, Lekarozko (Nafarroa) eskolaren mendeurrenerako eskultura eta beste hainbat tokitarako irudiak ere egin ditu. Sarien artean, 1974an "Larraona Eskola" arte lehiaketan 1. pintura saria eta ohorezko aipamena eskuratu zituen, eta 1987an Pollençako (Palma de Mallorca) IV. Nazioarteko Lehiaketan urrezko domina.
- aizkolketa
- Aizkomendi
- aizkora
- aizkoragintza
- aizkorakada
- Aizkorbe, Faustino
- Aizkorbe
- aizkorol
- Aizkorri
- Aizoáin
- aizpil