Agirre Odriozola, Joxean
Gipuzkoar idazle eta kazetaria (Azpeitia, 1949). Parisen soziologiako ikasketak egin zituen eta EHUn kazetaritzakoak. Egin egunkarian jardun zuen lanean kultura saileko erredakzioan, eta Bertsolari aldizkarian ere aritu da. Literaturaren arloan, lan hauek eman ditu argitara: Longa kapa beltza (1981), Lehen triptikoa (1986), Gizon bat bilutsik pasiloan barrena (1994), 1995ean Irun Hiria saria lortu zuen Elgeta (1996) eleberria eta Hitza hitz, Txillardegirekin solasean (1996). 1999an, Bertsolari aldizkariaren eskutik, Joxe Agirre bertsolariaren biografia paratu eta argitaratu zuen.