agami
iz. Zool. Oilo baten tamainako hegazti karadridoa (Psophia crepitans). Buruan luma finak ditu; gorputzaren beste aldeetan luzeagoak eta latzagoak. Ehundik gorako taldeetan bizi da. Intsektuak, harrak eta muskuiluak jaten ditu. Arrak tronpetaren gisako hotsak ateratzen ditu. Hego Amerikan bizi da eta erraz etxekotzen da.