Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aerostato

iz. Fis. Airea baino arinagoa den aireontzia, baloia. Airea baino arinagoak diren gasak erabiliz igotzen dira airean. Airean aske utzita dabilen globoa kiroletarako besterik ez da erabili. XVIII. mendearen azken erdian asmatuak zituzten globoak gidatzeko tresnak. Ezagunak dira, alor honetan, zeppelin globo gidagarriak, 1900ean Zeppelin kondeak Alemanian asmatuak. Bi mundu gerren artean, globo gidagarri handiak erabili ziren bidaietarako eta pertsona garraioetarako. 1924an egin zen Europatik Ameriketarako lehendabiziko bidaia. Bigarren Mundu Gerra hastear zela izan ziren ezbehar handiek, hidrogeno gasa erabili izanaren ondorio guztiak, eta gerrak berak, eragin zuten garraiorako globo gidagarrien gainbehera.