Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aerologia

iz. Fis. Atmosfera askea, hots, lur azalaren eraginetik at gelditzen diren geruzetako (3 km-tik 50-60 km-ra) airea eta berorren tasunak aztertzen dituen fisikaren alorra. Aire horren tenperatura, hezetasuna, higidurak aztertzen ditu. Lekuak eragin handia badu ere, lur azaleko aire mugimendu handiek atmosferaren goiko geruzetan dute jatorria, dirudienez. Aerologiak aztertzen dituen gaiak, altuerari dagozkionak dira lehendabizi: altueraren arabera airearen presioak, tenperaturak eta kimika osaerak dituen aldaketak. Gaur egun, ikerketa horiek zunda globoen bitartez egiten dira gehienbat.