Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aerolito

iz. Astr. eta Geol. Espaziotik lurrera erortzen den mea multzoa. Erortze horretan era askotako argi eta hots gertariak —trumoien edo eztanden antzekoak— sortzen dira. Eguzkiaren inguruan biraka ari diren argizagi deseginen zatiak direla uste da, beren ibilbidearen une batean Lurraren eraginpean gelditzen direnak. Aerolitoen lastertasuna askotan segundoko 500 metro baino handiagoa izaten da, eta atmosferan sartzerakoan goritu egiten dira airearen igurtziak eragindako tenperatura igoeragatik. Burdin nikeldunez, kobaltoz, fosforoz, karbonoz eta barrez osaturik egoten dira multzoak, edo harri itxurako gaiez eginak. Aerolitoetan ez da inoiz aurkitu lurrean ezagutzen ez zen gai kimikorik. Bi taldetan daude sailkaturik: akondritoak, homogeneoak eta nahikoa kaltzio dutenak; eta kondritoak, ale biribilduak dituzten lur multzoak.