Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

adrenalina

iz. Giltzurrun gaineko guruinei darien hormona, bihotz taupadak azkartzen dituena.  v  Adrenalinak gluzidoen metabolismoan du eragina. Glukogenoaren endekatzea eragiten du, eta horrenbestez odoleko glukosa maila erregulatzen du. Hipertentsioa eta takikardiak eragiten ditu, odol zirkulazioa bizkortzen du, eta giharrak indar egiteko egoera egokian jartzen ditu. Oxigeno kontsumoa ere areagotu egiten du.