Adorno, Theodor Wiesengrund
Alemaniar filosofo, soziologo eta musikologoa (Frankfurt am Main, 1903 - Visp, Suitza, 1969). Judua izanik, nazien garaian AEBetara emigratu zuen. Gerra amaitu ondoren Alemaniara itzuli zen. 1949tik filosofia eta soziologia irakatsi zituen Frankfurten. Haren pentsamendua, marxista funtsean, existentzialismotik eta Freudengandik hartutako hainbat elementuz hornitua da. Haren obren artean aipagarriak dira: Philosophie der neuen Musik (1949), Minima Moralia (1951), Negative Dialektik (1966).