Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Atxukarro Arisketa, Joaquin

Bizkaitar pianista (Bilbo, 1932). Sari asko jasotzeaz gainera, kontzertu ugari eskaini ditu mundu guztian zehar. 1992an Musikako Sari Nazionala eskuratu zuen, eta 1999an UNESCOk "Bakearen aldeko musikari" titulua eman zion. Bakarka eskainitako kontzertuez gainera, munduko orkestra garrantzitsuenekin bakarlari modura jotzen jarraitu du azken urteotan, baita diskoak grabatzen ere. Euskal Herrian ere saio ugari eskaini ditu, eta bera izan zuen lagun 2000. urtean Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Hego Ameriketako hainbat herritan zehar egin zuen aurreneko bira arrakastatsuan. Urte berean, Maurice Ravel konpositorearen lanak biltzen zituen disko bat grabatu zuen Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera.