Abu-l-Qasim al-Zahrawi
Sendagile musulmana (Zahara, 936 - Zahara, 1013). Bere garaian islamaren munduan izan zen kirurgialari jakintsuena izan zen. Medikuntzazko entziklopedia bat idatzi zuen (Bilduma). Jerardo Cremonakoak Toledon itzuli zuen latinera, eta itzulpen horretan oinarritu ziren Europako kirurgialari gehienak beren ikerketa eta lanetarako.