Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Abukir

Egiptoko herria, Mediterraneoaren ertzean, Alexandriatik 20 km. iparraldera. Bertan aurkitu zen, Roseta izeneko muinoan, izen bereko harria, hieroglifoz, idazkera demotikoz eta grekoz idatzia, Egiptoko hieroglifoak ulertzeko oinarria eman zuena. Abukirko badian frantsesen eta ingelesen arteko itsas gudua izan zen 1798ko abuztuaren 1ean, Egiptoz nor jabetuko. Nelson almirante ingelesak frantziar armada Abukirreko ontzidian suntsitu zuen.