Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Abruzzi

Italia erdialdeko lurralde menditsua, Apenino mendien eta Itsaso Adriatikoaren artean. 10.794 km2 eta 1.239.738 biztanle. Italiako penintsulako lurralderik menditsuena da. Chieti, L’Aquila, Pescara eta Teramoko probintziak hartzen ditu bere barruan. Klima mediterraneoa. Lanbide zabalduena, nekazaritza. Hiriburua: L’Aquila.