Abril Olaetxea, Jon
Nafar politikari, bertsozale eta idazlea (Bera, 1975). Kazetaritzan lizentziaduna da. Batez ere kazetaritzan eta kultura dinamizazioan aritu da lanean. Bertsolaritza da bere zaletasunik handienetarikoa, eta bertso-epailea da. 2003an, Helloak Txinan liburua argitaratu zuen, herrialde hartara egindako bidaiaren kronika gisa. Berako alkateordea izan da 2003-2007 bitartean, eta egun Aralar alderdiko koordinatzaileordea da.