Departamento de Cultura y Política Lingüística

San Benito lore

iz. Bot. Arrosaren familiako belar landarea, 60 cm inguru luze egin daitekeena (Geum urbanum). Sustrai luze sendoak ditu eta zurtoin zuzena, hostoak banakako hiru gingil horztunez eratuak eta lorea urrebotoiaren antzekoa. Baso artean eta sasipean hazten da batez ere. Hortzetako mina eta azaleko eritasunak sendatzeko erabiltzen da herri sendagintzan.