Departamento de Cultura y Política Lingüística

samur

izond. A. Erraz murtxikatzen dena; tresna ebakitzaile batek erraz zulatzen edo ebakitzen duena. ik. uxter. Haragi samurra. || Lur samurrean erein. || Hed. Gogortasunik ez duena, gogorkeriarik agertzen ez duena. ik. bigun. Juduen profetak kristautasunaren aitzindariak dira guretzat, erlijio samurrago baten bideak zabaldu zituztenak. R samurrarekin bukatzen diren hitzak. || Ama samur eta urrikalmenduz betea. Hitz, kanta samurrak. Irribarre samurra. Maitasun samurra. || (Ezezko esaldietan). Zailtasunik gabea, erraza. Itzultzaileek gorde dute, eta ez zen egiteko samurra, liburuaren bizia, arina eta erraza. || Hauskorra.
B. Haserrea, beltzuritua. Mintzo samurrik baizen ez da entzuten eskuin eta ezker. || (Adizlagun gisa). Ez zen samur itsasoa; goxo aldian zen. || Samur-samurra: oso samurturik. Igortzen dizkigu bi lerro, samur-samurra; eta gehiago dena, biziki samur. || Samur izan: haserre izan. Zerua samur da… euria burrustan hasten eta lana utzi behar.