Rothschild, Linda Preiss
Estatubatuar matematikaria (Filadelfia, 1945). 1966an lortu zuen lizentzia Pennsylvaniako Unibertsitatean, eta 1970ean matematikako doktoregoa eskuratu zuen Massachusettseko Teknologia Institutuan; Princetongo Unibertsitatean bere graduazio lana baztertu egin zuten, unibertsitate hartan gizonezkoak bakarrik onartzen zituztelako aitzakian. Hainbat erakundetan eta unibertsitatetako irakasle bisitari gisa lan egin ondoren, matematikako irakasle laguntzaile izendatu zuten Wisconsin-Madisongo Unibertsitatean 1976. urtean, eta irakasle 1979an. 1983az gero Kaliforniako Unibertsitateko matematika irakaslea da San Diegon. Rothschildek ekuazio partzial diferentzialak eta analisi harmonikoak eta, azken urteetan, aldagai konplexuen alderdi analitiko eta geometrikoei buruzko lanak egin ditu nagusiki. Bestalde, kezka berezia erakutsi du matematiketan jardun nahi duten emakumeekiko, eta lan handia egin du haien prestakuntzaren alde. Besteak beste, Matematiketan diharduten Emakumeen Elkarteko lehendakari izan zen 1983-1985 bitartean, eta Amerikako Matematika Elkarteko lehendakariordea 1985etik 1987ra.
- Roth, Klaus Friedrich
- Roth, Philip Milton
- Rothario
- Rotherham
- Rothko, Mark
- Rothschild, Linda Preiss
- Rothschild
- Rotrou, Jean
- Rotterdam
- Rotxapea
- Rouaud, Jean